Debegesak dei egiten die Norbera Babesteko Ekipoak egiten ari diren eskualdeko hornitzaileei, Debegesako web orrialdean argitaratuko den direktorio bat sortzeko. Edozein motako EPIak egiten dituzten hornitzaileak bilatzen dituzte: maskarak, hidrogelak, manparak, seinaleak etc.
Ekimen honek, jarduerara itzultzeko prestatzen ari diren edozein sektoretako enpresek (industria, merkataritza, turismoa, eraikuntza, etab.) ezarritako segurtasun arauak betetzen duten materiala edukitzea du helburu. Alegia, beharginek horretarako behar den materiala izatea, ezarritako segurtasun arauak betez.
Debabarreneko enpresa askok, zuzenean edo zeharka, hainbat ekimen ari dira aurrera eramaten COVID-19aren hedapenari aurre egiteko, eta egoerak ahal bezain laster hobera egin dezan.
EPIak egiten ari den hornitzaile bat bazara eta enpresei banatzeko materiala baduzu, honako modu hauetara jar zaitezke Debegesarekin harremanetan:
- Izen-emate formulario hau betez
- pymes@debegesa.eus helbidera idatziz
- 680 837 901 zenbakira deituz edo WhatsApp bat bidaliz
• Meka Elgoibarrek sortutako maskarak San Lazaro egoitzarentzat
IMH eta Meka Elgoibar Lanbide Heziketako ikastetxeetan badihardute 3D inprimagailuen bidez sortutako maskarak diseinatzen eta egiten. Mekak Elgoibarko Udalari eman dizkio horietako sorta bat, koronabirusari aurre egiteko, eta Udalak San Lazaroko egoitzakoei eman dizkie, bertako egoiliarrek eta beharginek erabili ditzaten.
∞Lotura duten albisteak: