Snorkel egiteko maskarak biltzen hasi da Mendaroko Udala, arnasgailuak egiteko

Barren.eus 2020ko mar. 27a, 10:36

Gaur goizean kaxa jarri dute udaletxeko atean, baina orain, zabaldu dute kaxa erretiratu eta beraiek pasatuko direla etxez etxe bila. Horretarako telefono zenbaki bat eta e-posta bat jarri dituzte herritarren eskura. Honako hauek: 943  033 282 / 688 687 089 eta erregistroa@mendaro.net.