Besteak beste, Elgoibarren Zu+Ni, Azpi’s bag, Emilia Nogales eta Pitxintxukoak ari dira lan horretan, eta Mendaron, Myriam Martin, Georgina Lopez eta Vanesa Mateos. Beharra duenak Facebook bidez jarri daiteke eurekin harremanetan. Argazkian Mendaroko ospitaleko langileak ikus daitezke Myriam Martinek Mendaroko Leire jantzi-dendak emandako materialarekin egindako maskarak jantzita.
Myriam Martinek bere Facebook-era igo du bideo bat maskarak nola egiten dituen azalduz.