Maskarak saltzeko makina ipini dute udaletxeko sarreran

Barren.eus 2020ko eka. 3a, 16:10

Mendaroko Udalak maskarak saltzeko makina bat ipini du udaletxeko sarreran, eta ekainaren 5etik aurrera erosi ahal izango dira.

Udalean bertan eskuratu ahal izango den txartel baten bitartez edota txartelik gabe ere eskuratu ahal izango dira makinako maskarak. Lau maskaraz osatutako sortak erosi ahal izango dira. Txartela erabilita, herritarrek egunean lau maskarez osatutako sorta eskuratzeko aukera izango dute. Sorta bakoitzak bi euro balioko ditu txartelarekin erostean: 0,50 euro maskarako. Udalak txartel bat banatuko du familia unitate bakoitzeko. Maskara gehiago nahi dituztenek, txartelik gabe ere eros ditzakete, lau unitateko maskara sorta hiru euroan, hain justu ere.

  • Astelehenetik ostiralera erabili daiteke zerbitzua, honako ordutegian: 08:00-13:00 / 17:30-20:00.

Naskarentzako vending-puntuak gel hidro-alkoholikoa izango du, erabiltzaileak eskuak desinfektatu ahal izateko maskarak atera aurretik eta ondoren, eta, horrela, kutsatzeak saihesteko.

Beste herri batzuetan ere ipini dituzte era honetako makinak. Eibarren, esaterako, sei makina ipini zituzten maskarak debalde banatzeko.

∞Lotura duten albisteak: