Maskarak erabiltzea derrigorra izango da leku publikoetan bi metroko tartea gorde ezin denetan

Barren.eus 2020ko mai. 19a, 13:09

Espainiako Gobernuak eta erkidego autonomoetako osasun sailburuek atzo adostu zutenaren arabera, maskara erabiltzea derrigorrezkoa izango da garraio publikoan (orain arte ere bazen), leku itxietan, eta baita edozein leku publikotan ere, ezin bada behintzat bi metroko tartea gorde.

Espainiako Gobernuak agindua Estatuko Boletin Ofizialean argitaratzen duen egunean jarriko da indarrean arau hau, eta orduan jakingo dira xehetasun gehiago ere.