San Bartolome jaien harira bi lehiaketa antolatu ditu Elgoibarko Udaleko Kultura Sailak, bata haurrei zuzendutakoa eta bestea nagusiei zuzendutakoa. Lanak aurkezteko epea, uztailaren 1ean bukatuko da, 13:00ak baino lehen, Kultura Sailean (Aita Agirren) aurkeztu beharko dira eta ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea: “Elgoibar, San Bartolome jaiak 2020”.
Nagusien kategorian 18 urtetik gorakoek parte har dezakete. Teknika librea izango da eta lanak euskarri gogorrean aurkeztuko dira. Lanen neurria honako hau izango da: 225mm X 225mm neurrikoa edo proportzionala, 300 puntu hazbeteko bereizmena duena. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta lanak argitaratu gabeak izango dira. Ezin da aurretik aurkeztutako lanekin parte hartu. 700 euroko sari bakarra izango da. (ikus oinarriak -PDF-)
Bestalde, umeentzako lehiaketan 18 urtetik beherako elgoibartarrek har dezakete parte. Lanaren neurria eta teknika librea izango da, hala ere, ezin izango da erliebedun kartelik aurkeztu, ezta plastilinarekin edo zerrautsarekin egindakorik ere. Kasu honetan, dirutan izango ez diren sei sari banatuko dituzte. (ikus oinarriak -PDF-)
∞Lotura duten albisteak:
- Andrea Arriola: “Udalak ezin du antolatu jendea multzo handitan elkartzeko aukera ematen duen ekitaldirik” (2020-05-29)
- Naia Membrilleraren lan bat aukeratu dute San Bartolomeak iragartzeko (2019-06-28)
- Asier Gurrutxagaren kartelak iragarriko ditu San Bartolome jaiak (2018-07-17)
- Ana Salegiren azalak iragarriko ditu aurtengo sanbartolomeak (2017-07-07)
- Leire Rodriguez De Gabriel elgoibartarrak irabazi du San Bartolome festetako kartel lehiaketa (2016-07-26)
- Juan Diego Ingelmo valentziarraren lan batek iragarriko ditu aurtengo San Bartolome jaiak (2015-07-16)
- Nerea Oteizak irabazi du sanbartolomeetako kartel lehiaketa (2014-07-10)
- Aitziber Dominguezen kartel batek iragarriko ditu San Bartolome jaiak, hirugarren urtez jarrian (2013-07-15)
- Aitziber Dominguezek irabazi du jaietako kartel lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2012-07-12)
- Aitziber Dominguezek irabazi du jaietako kartel lehiaketa (2011-07-15)
- Kartel lehiaketa irabaziz ametsa egia bihurtu du Jose Manuel Esnalek (2009-07-22)
- Hirugarren urtez jarraian Mikel Cornejoren kartela irabazle (2008-07-15)
- Mikel Cornejoren azalak iragarriko ditu 2007ko San Bartolome festak (2007-07-13)