Maria Jimenezen lana aukeratu dute sanbartolomeetako egitarauko azalerako

Barren.eus 2020ko uzt. 9a, 07:56

Hamasei lan aurkeztu dituzte sanbartolomeetako egitarauaren azala aukeratzeko kartel lehiaketara, eta Maria Jimenezen lana saritu du epaimahaiak. Haurren lehiaketako irabazleen berri ere eman dute.

Jimenezk 700 euroko saria jaso du. Haurren lehiaketari dagokionean, hamalau lan aurkeztu dituzte eta ondorengoak izan dira sarituak: Leire Bilbao, Ekain Soto, Iñigo Merino, Sare Meabebasterretxea, Ane Cerrejon eta Oihane Meabebasterretxea. 

Sari banaketa abuztuaren 23an egingo dute, 19:00etan, Kultur Etxeko erakusketa glean. Maskarekin joatea beharrezkoa da, eta adin txikikoak heldu batek lagunduta joan beharko dute.

2020 07 08 sanbartolome kartel lehiaketa irabazlea maria jimenez

∞Lotura duten albisteak: