Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratu duen azken txostenaren arabera, PCR bidez hautemandako kasu berriak 68 dira (4 Araban, 26 Bizkaian, 35 Gipuzkoan eta 3 EAEn erroldatuta ez daudenak). Atzo, uztailaren 16an, 5.614 PCR proba egin zituzten.
Debabarrenako zenbait herritan gorakada izan dute atzemandako kasuek. Eibarren nabarmena da positiboen ugaritzea. Azken orduetan hamar kasu berri atzeman dituzte. Jaurlaritzak murrizketak ezarri ditu Eibarko ostalaritzan, Zarautzen eta Tolosan egin duen era berean. Horrez gainera, herritarrak test masiboak egiten hasi dira Eibarko Ospitalean.
Ermuan beste bi positibo berri detektatu dituzte, eta esan moduan, hiru dira Elgoibarren azken 24 orduetan atzemandako kasu berriak. Honenbestez, joan den zapatutik gaur arte zazpi Covid19 kasu atzeman dituzte Elgoibarren, PCR bidez egindako probetan.
∞Lotura duten albisteak:
- King-Kong taberna ixtea erabaki dute badaezpada, senide batek positibo eman duelako Covid19aren PCR proban (2020-07-17)
- Beste koronabirus kasu bi atzeman dituzte Elgoibarren PCR proba bidez (2020-07-17)
- Maskaren erabilera derrigortuko du Jaurlaritzak gauerditik aurrera (2020-07-15)
- Beste koronabirus kasu bat hauteman dute Elgoibarren (2020-07-15)
- Koronabirus kasu bat atzeman zuten asteburuan Elgoibarren (2020-07-13)