Gaur zabalduko dute King-Kong taberna, koronabirus probek negatibo eman eta gero

Barren.eus 2020ko uzt. 18a, 13:51

King-Kong taberna itxita egon da eguenetik gaur arte, bertako langile baten alabak positibo eman zuelako Covid19aren PCR proban. Gainerako langileek eta senideek probak egin dituzte eta ez dute koronabirusik atzeman.

 "Luze egin da itxaronaldia, baina ailegatu zaizkigu koronabirus proben emaitzak, eta guztiek eman dute negatibo", jakinarazi dute King Kong kafetegiko arduradunek. Hala, taberna "badaezpada" itxita eduki ostean, gaur irekiko dute berriro, 18:45etik aurrera. Jaso dituzten animoak eskertu dituzte tabernariek sare sozialen bidez zabaldu duten mezuan.

∞Lotura duten albisteak: