Hamar positibo zenbatu dituzte asteburuan Elgoibarren, aurreko asteburuan atzemandakoen erdia

Barren.eus 2020ko aza. 30a, 13:17

Barikua eta domeka bitartean 10 positibo zenbatu ditu Osasun Sailak elgoibartarrei eginiko probetan (19 izan ziren aurreko asteburuan), eta intzidentzia-tasak beherantz jarraitzen du.

Azken hiru egunetan 10 positibo berri atzeman dituzte Elgoibarren: 3 barikuan, 5 zapatuan eta 2 domekan. Une honetan 811,39an dago Elgoibarko intzidentzia-tasa (barikuan 992,66an zegoen). Gipuzkoako tasa 606,39an dago une honetan.
Mendaron bi positibo atzeman dituzte asteburuan (bost aurreko asteburuan), biak zapatuan.

Deba bailaran egon dira daturik okerrenak azken asteetan, baina atzemandako positiboen beherazko joera garbia da. Une honetan, Eibarrek eta Debak bakarrik dute intzidentzia tasa 1.000tik gora. Hori bai, Osasun Sailaren semaforoan kolore gorriarekin jarraitzen dute 5.000 biztanletik gorako eskualdeko herri guztiek, Mutrikuk izan ezik.

Hona Debabarrena eskualdeko datuak, herriz-herri:

 Herria (intzidentzia) Azaroak 27 Azaroak 28 Azaroak 29 GUZTIRA (aurreko asteburuarekiko dif.)
Eibar (1145,12) 13 11 13 37 (-29)
Ermua (829,23) 4 4 1 9 (-35)
Elgoibar (811,39) 3 5 2 10 (-9)
Deba (1046,83) 1 0 1 2 (-14)
Soraluze (990,60) 2 3 0 5 (-)
Mendaro (701,26) 0 2 0 2 (-3)
Mutriku (468,69) 2 1 2 5 (+3)
Mallabia (425,89) 0 0 0 0 (-)
DEBABARRENA 25 26 19 70 (-87)

 ∞Lotura duten albisteak: