Kamera aurrean adierazi dutenez, arduragatik eta egoerak sortzen duen kezkagatik hurreratu dira gehienak anbulatoriora. Proba egiterakoan une txarra pasa dutela aitortu arren, probak azkar egiten dituztela ere aipatu dute gehienek. Anbulategiko sarrera nagusitik sartzen ari dira, eta lehen solairuan egiten diete PCRa, horretarako ipini dituzten lau mahaitan.
Guztira, 3.155 herritar daude deituta PCR baheketa selektibo honetara, 13 eta 40 urte arteko elgoibartarren kopurua, alegia.
Osasun Sailak jakinarazi duenez, PCR probak egitea borondatezkoa da, eta jakinarazi dute joateagatik bakarrik ez dela berrogeialdirik gorde beharko. Bihar proba egin nahi dutenek honako telefono zenbakietara hots egin behar dute txanda hartzeko: 943 032 644 edo 900 20 30 50 (Osasun aholkua)
PCR probak ateratzeko azpiegitura Elgoibarko Osasun Zentruan jarriko dute gaur eta bihar. PCRak honako ordutegi honetan egingo dira: 15:00-19:00
∞Lotura duten albisteak:
- 720 lagunek hartu dute txanda gaur PCRak egiteko (2020-11-26)
- EH Bilduk gardentasuna eskatu die udal gobernuari eta Osakidetzari, Elgoibarren baheketa masiboa egingo dutela iragarri ostean (2020-11-25)
- Elgoibarren baheketa selektibo bat egingo dute eguenean eta barikuan (2020-11-24)
- Udalak dio Elgoibarren agerraldiak kontrolatuta daudela eta fokuak momentuz ez daudela behar bezain sakabanatuta baheketa masiboa egiteko (2020-10-30)
- Elgoibarren PCR baheketa masiboak egin ditzatela exijitzeko eskatu dio EHBilduk Udalari (2020-10-29)