"Arau berriekin eta lehendik indarrean zeudenekin aurten ezingo dugu San Anton Txapelketa antolatu", adierazi dute pilota eskolako arduradunek. Torneoaren 28. edizioa izango zen aurtengoa. Afizionatu mailako pilotaririk onenak pasa dira Elgoibartik urteotan.
• Federatuen Txapelketei hilaren 24an berrekingo diete
Denak ez dira albiste txarrak pilota munduan. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian atzo argitaratutakoaren arabera, “lehiaketa profesionalean eta federatuan murgilduta dauden taldeen entrenamenduak eta kirol-lehiaketak egin ahal izango dira”. Hala, argiltapen hori oinarri hartuta, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak kadete eta nagusi mailen arteko txapelketak martxan jartzea erabaki du. Jakinarazi dutenez, urtarrilaren 24ko jardunaldian itzuliko da Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, eta Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketa, Joko Garbiko Gipuzkoako Txapelketa eta Eskuz banaka lau terdiko Gipuzkoako Txapelketa hasiko dira; Eskola Kiroleko entrenamenduei ere berrekin ahal izango zaie, baina lehiaketa ez dago baimenduta kasu honetan. Edonola ere, ikuslerik gabe jokatuko dira txapelketak, debekatuta baidago ikusleak kirol ekitaldietara joatea.
• Mendaroko pilota entrenamenduak
Mendaron bihar bertan hasiko dituzte pilota entrenamenduak Mendaroko Pilota Taldekoek. Asteartetan eta ostegunetan izango dira entrenamenduak, 17:00etatik 18:00etara. Gazteen taldean sei pilotari daude, gehienez batu daitezkeen lagun kopurua, eta hortaz, lehen moduan jarraituko dute entrenamenduekin.
∞Lotura duten albisteak:
- San Anton pilota Txapelketa egun bakarrean jokatuko da aurten, jokatzekotan (2021-01-05)
- Murua eta Uriondo nagusitasunez gailendu dira San Anton Pilota txapelketan (2020-01-18)
- Musika, dantza eta kirola izango dira San Anton jaietan (2020-01-16)
- San Anton Pilota Txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dituzte Ikastolako frontoian (2020-01-10)
- Afizionatu mailako pilotaririk onenetarikoak ikusteko aukera izango da San Anton txapelketan (2020-01-02)
- Labaka eta Telletxea gailendu dira 27. San Anton Pilota Txapelketan (2019-01-20)
- Seniorretan Alberdi-Aizpuru eta promesetan Alberdi-Apezetxea irabazle, San Anton txapelketan (2018-01-20)
- Espinal eta Zezeaga nagusi San Anton Pilota Txapelketan (2017-01-25)