Promesa mailako pilotariak izan ziren kantxara irteten lehenak. Agirreamaloak eta Ibarlozak osatutako bikoteak, Elolaren eta Garmendiaren aurka jokatu zuten eta partida lehiatua eskaini zuten erdi aldera arte. Agirreamalloa eta Ibarloza markinarrek hiru tantoren aldea zutenean, 16-13 zihoazenean, Agirreamalloa aurrelariak kolpe handia hartu zuen buruan pilota bat jasotzera joateko orduan, eta aldageletara joan behar izan zuen. Zenbait minutuko etenaren ostean, indarberrituta itzuli zen kantxara eta kolpeak kalterik egin ez ziola erakutsi zuen, hurrengo sei tantoak jarraian egin eta 22. tantora ailegatu baitziren bera eta Ibarloza.
Senior mailako finalean ez zen lehenengo partidan adinako parekotasunik egon eta nagusi izan ziren Espinal eta ZeZeaga. 22 eta 13 irabazi zieten Salaberriari eta Arangureni.
• Pilotari nabarmenenak
Promesa mailan Aimar Ibarloza atzelari markinarrari eman zioten pilotaririk onenaren saria eta Josu Zezeaga bergararrari senior mailako pilotaririk onenarena. Jose Mari Zezeaga pilotari profesionala izandakoaren semea da Josu.