San Anton Pilota Txapelketako bigarren finalerdiak jokatuko dituzte Ikastolako frontoian

Barren.eus 2020ko urt. 10a, 10:22

Lagunak Pilota Eskolak eta Udal Kirol Patronatuak antolatzen duten torneoko bigarren finalerdiak jokatuko dituzte gaur (urtarrilak 10), Ikastolako frontoian.

 

Joan den barikuan, urtarrilaren 3an, jokatu zituzten lehen finalerdiak. Promesa mailako neurketan Alberdi IIk eta Morgaetxeberriak 22-13 irabazi zieten Senar-i eta Urangari, eta urtarrilaren 17an jokatuko den finalerako sailkatu ziren. Bigarren finalerdian, senior mailakoan, Muruak eta Iriondok 22-14 irabazi zieten Lerenak eta Arbizuk osatutako bikoteari.
Gaur, hilak 10, jokatuko dituzte bigarren finalerdiak, 22:00etatik aurrera, Ikastolako frontoian. Promesetan, De la Fuentek eta Apezetxeak Larrazabal eta Elosegi izango dituzte aurkari. Jaialdiko bigarren neurketan, Elolak eta Mariezkurrenak Expositoren eta Gaskueren aurka jokatuko dute. Sarrera doakoa izango da.