Astelehenean ez zuten positiborik atzeman Elgoibarren eta atzo bakarra atzeman zuten. Hala, intzidentzia-tasa 199ra jaitsi da. Mendaron ere ez dute positibo berririk atzeman hirugarren egunez jarraian eta 189an dago intzidentzia-tasa.
Hona Debabarrenako atzoko (maiatzak 11) datuak, herriz herri:
- Deba 0 (550,16)
- Mallabia 0 (336,13)
- Eibar +3 (298,46)
- Ermua +1 (280,92)
- Elgoibar +1 (199,31)
- Mendaro 0 (189,13)
- Soraluze 0 (100,65)
- Mutriku 0 (94,09)
- GIPUZKOA: +149 (447,77)
Eguaztenero moduan, Osasun Sailak azken astean, apirilaren 26tik maiatzaren 2ra bitartean, hildakoen berri eman du. Guztira, 39 lagun zendu dira Datu orokorrei erreparatuta, 5.451 pertsona hil dira Hego Euskal Herrian COVID-19aren eraginez, eta horietatik 12 dira Elgoibarren erregistratutako heriotzak eta bat Mendaron.
• Hego Euskal Herrian 536 positibo
Osasun Sailak jakinarazi duenez atzo 9.684 proba egin zituzten, eta, haietatik, 479 izan ziren positiboak. Lurraldeen araberako datuak hemen: 29 Araban, 298 Bizkaian, 149 Gipuzkoan eta beste hiru Hego Euskal Herritik kanpoko herritarrak ziren.
100.000 biztanleko hamalau eguneko inzidentzia tasa metatua 400ndik jaitsi da Euskal Autonomia Erkidegoan, 384,78era pasatuz. Lurraldeka, Arabak 225,92ko intzidentzia tasa du, Bizkaiak 384,23, eta Gipuzkoak 447,77.
Ospitaleetako egoerari dagokionean, berriz, aldaketa nabarmenik ez. Osakidetzaren mendeko erietxeetan 69 lagun ospitaleratu zituzten atzo, bezperan baino bat gutxiago, eta gaur-gaurkoz, COVID-19ak jotako 508 lagun daude Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako erietxeetan; atzo baino bederatzi gutxiago. Horietatik 159 Zainketa Intentsiboetako Unitateetan (ZIU) daude.
∞Lotura duten albisteak:
- Bost positibo atzeman dituzte asteburuan Elgoibarren eta bat Mendaron (2021-05-10)
- Kutsatzeek behera egin dute asteon Elgoibarren eta Mendaron ere (2021-05-07)
- 400eko langatik behera jarraitzen dute Elgoibarrek eta Mendarok, itxiera perimetralik gabe hortaz (2021-05-03)
- Koronabirusa: 400eko langatik behera amaitu du astea Elgoibarrek (2021-04-30)
- Ez da positiborik izan Elgoibarren eta Mendaron azken orduetan (2021-04-29)
- Positibo bakarra atzeman zuten atzo Elgoibarren (2021-04-28)
- Eremu gorrira gerturatzen ari da Elgoibar, atzo zortzi positibo atzeman eta gero (2021-04-27)
- Elgoibarrek zein Mendarok itxiera perimetralik gabe jarraituko dute (2021-04-26)
- Beste bost positibo eta intzidentzia-tasa gora Elgoibarren ere (2021-04-22)
- Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako herri bakarra dago eremu gorritik kanpo: Elgoibar (2021-04-21)
- Eskualdeko intzidentzia-tasa baxuena du Elgoibarrek, 268,63koa (2021-04-20)
- Itxiera perimetrala ezarri dute Gipuzkoa, Araba eta Bizkaian eta gora egiten jarraitzen du ospitaleratutakoen kopuruak (2021-04-19)