Proposamenak aurkezteko epea uztailaren 1era arte egongo da indarrean. Herritarren Arretarako Bulegoan aurkeztu behar dira (Santa Ana, 2), astelehenetik ostiralera eta 7:30etik 14:00etara.
Prestazioa gauzatzeko epea, guztira, bi urtekoa izango da, eta beste bi urtez luzatu ahal izango da. Urteko lizitazio-tasa minimoa 6.000,00 eurokoa da, BEZik gabe (500,00 euro hileko, BEZik gabe). Interesdunek beren proposamen ekonomikoa aurkeztu beharko dute.
Esleipendunak zerbitzuaren ohiko funtzionamendurako behar dituen produktuak eta artikuluak erosi eta saltzeaz arduratu beharko du, eta produktu horien kalitatearen ardura hartu beharko du, eta taberna baten berezko zerbitzuak garatu ahal izango ditu edari alkoholdunak eta alkoholik gabekoak zerbitzatuz, kafeak eta ordezkoak, pintxoak, kazolatxoak, menuak eta abar. Erabat debekatuta dago tabakoa eta legez kanpoko produktuak saltzea, ez zuzenean, ez zeharka. Internet, telefonia, argia, gasa, ura eta abarren gastuak esleipendunak ordainduko ditu.
Taberna irekita egongo da honako ordutegian:
- Astelehenetik ostegunera: 7:00etatik 9:00etara irekiko da, eta 22:00etan itxi.
- Ostiraletan eta larunbatetan: 7:00etatik 9:00etara irekiko da, eta 1:30ean itxi.
- Igande eta jaiegunetan: 09:00etatik 11:00etara irekiko da, eta 22:00etan itxi.
Enpresa esleipendunak hilean kontzertu bat eta bestelako ikuskizun/ikastaro/tailer/kultura-jarduera mota bat antolatu beharko ditu gutxienez eta euskara irizpideak bete beharko ditu.
"Aita Agirre Elgoibarko kulturaren taupada da, eta garrantzitsua da Kultur Kafea filosofia hori bere gain hartzen duen espazioa izatea eta elgoibartarrentzat topagunea bilakatzea. Zerbitzu hori sorkuntzarekin lotutako hainbat udal-zerbitzu biltzen dituen plaza batean dago, eta formatu txikiko kultur ekitaldiak eskaintzen dituen taberna batek bertako eta Elgoibarko kultur nortasuna bultzatzen lagunduko du. Elgoibartarren esku dagoen beste zerbitzu bat", azpimarratu dute Udaletik.
∞Lotura duten albisteak:
- Itxita dago Aita Agirre Kultur Kafea, kudeatzaileak galera ekonomikoak arrazoituta zerbitzua lagatzea erabaki ostean (2021-05-27)
- Mintxetako taberna maiatzaren 1ean zabalduko dute berriro, eta Julen Agirrek kudeatuko du (2021-04-27)
- Olaizaga kiroldegiko eta Mintxetako tabernak ustiatzeko lizitazioa irekita dago (2020-12-16)
- Zabaldu dute Aita Agirre Kultur Kafea (2019-12-13)
- Abenduaren 12an zabalduko dute Aita Agirreko taberna (2019-11-25)
- Zabalik dago Aita Agirre kulturgunea (2019-09-17)