Zelakoak izan ginen euskaldunak? Eta orain zelakoak gara? Zertan aldatu gara? Zer da euskaldun izatea? Badago hizkuntza-ideologiarik? Euskalduntasun onak eta txarrak al daude? Zer da euskara naturala edo jatorra? Nolakoak izango gara euskara eta euskaldunak etorkizunean? Euskara etxetik jasotzen ez duenak zergatik aukeratzen du euskara? Zer behar du euskarak aukeratua izateko? Nolako euskara behar du periferiak? Nolako periferia behar du euskarak?. Galdera hauei eta gehiagori erantzuten ahaleginduko dira Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak urriaren 16rako antolatu duten Euskara ala ezkara ertzetan? Euskaldun identitateak XXI. mendean izenburuko jardunaldian.
Jardunaldia urriaren 16an izango da, larunbata, Elgoibarko IMH ikastetxean, goizeko 9:30ean hasita (14:30ak arte).
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 50 lagun inguru daude izena emanda eta oraindik badago tokia jende gehiagorentzat.
Prezioari dagokionez, bi prezio jarri dituzte:
- 27 euro (pintxo-bazkarira geratuko direnek)
- 20 euro (pintxo-bazkarira geratuko ez direnek).
Informazio gehiago eta izena emateko:
- Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea (Aita Agirre kulturgunea 3, 3 ezkerra)
- elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus.
- Telefono zenb: 943 741 626
- www.elgoibarkoizarra.eus
Antolatzaileak:
- Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea
- Elgoibarko Udala
- Laguntzailea: Elgoibarko IMH ikastetxea
- Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza
∞Lotura duten albisteak:
- 'Euskara ala Ezkara Elgoibarren?' jardunaldiaren laburpen-bideoa (2020-10-15)
- Euskara ala ezkara ingurune digitalean? zikloko kronikak eta bideoak sarean dira (2019-11-05)
- Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, sarean egotea ezinbestekoa dela nabarmendu dute 'Euskara ala ezkara' jardunaldian (2019-10-05)
- Euskarak mundu digitalean duen presentzia eta eragina aztertuko dute aurtengo Euskara ala ezkara zikloan (2019-07-04)
- Bideoa: Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ OSORIK (2018-12-04)
- 'Euskara ala ezkara' zikloko kronikak eta ikusentzunezkoak sareratu ditugu (2018-11-06)
- Euskararik gabe ez garela berretsi dute ‘Euskara ala ezkara’ ziklora batutako kulturgileek (2018-10-08)
- 'Euskara ala ezkara, Elgoibartik Euskal Herrira' webgune berria martxan dago (2018-10-08)