'Euskara ala ezkara' jardunaldien barruan, Elgoibarko euskalgintzan eta kulturgintzan diharduen adin eta pentsaera askotariko jendea batu zen urriaren 3an IMHn, euskalgintzaren eta kulturgintzaren diagnosia bateratu eta adosteko. Talde txikitan jardun ziren lanean goiz eta arratsalde: goizean, herriko euskalgintzaren eta kulturgintzaren egoeraren diagnosia bateratzen eta adosten, eta arratsaldean, kulturarentzat Elgoibarren nahiko luketen markoa irudikatzen. Lehen pausoa eman zuten, eta ibilian jarraitzeko konpromisoa hartu ere bai.
'Euskara ala Ezkara Elgoibarren?' jardunaldiari buruzko gehigarria BARREN aldizkariaren 1176. zenbakian -PDF- irakur dezakezue osorik.