Elgoibarko Izarrak, Udalak eta puntuEUS fundazioak antolatu zuten zikloa, DanobatGroupen eta IMHren laguntzarekin. Egun osoko jardunaldiak izan ziren, eta IMHn egin ziren. Denera hamasei lagunek parte hartu zuten. Honako hauek:
- Jokin Trikitixa musikariak
- Josu Waliño puntuEUS fundazioko zuzendariak
- Ainhoa Arregi UZEIko kide eta euskaltzain urgazleak
- Josu Landa informatikariak
- Harkaitz Zubiri idazleak
- Angeriñe Elorriaga irakasle eta ikertzaileak
- Leire Palacios PuntuEUS fundazioko proiektu-arduradunak, Asier Garaialde telekomunikazio eta teknologia adituak, Gorka Julio informatikaria eta Talaios proiektu kooperatibako kooperatibistak eta Xabier Landabidea ikerlari eta irakasleak 'Burujabetza digitala: Nola eta zertarako? mahai-inguruan hartu zuten parte.
- Imanol Epelde irakasle eta blogariak
- Gabi de la Maza Txantxangorria karaoketekaren sortzaileak
- Manex Garaio eta Bertol Arrieta informatikariek
- Ines Osinaga eta Lorea Argarate musikariek
Zikloan parte hartu zuten adituen hitzaldien kronikak eta bideoak euskaraalaezkara.eus webgunean ikus daitezke, edon hemen, beherago dituzuen bideoetan:
∞Lotura duten albisteak
- Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, sarean egotea ezinbestekoa dela nabarmendu dute 'Euskara ala ezkara' jardunaldian (2019-10-05)
- Euskarak mundu digitalean duen presentzia eta eragina aztertuko dute aurtengo Euskara ala ezkara zikloan (2019-07-04)
- Bideoa: Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ OSORIK (2018-12-04)
- 'Euskara ala ezkara' zikloko kronikak eta ikusentzunezkoak sareratu ditugu (2018-11-06)
- Euskararik gabe ez garela berretsi dute ‘Euskara ala ezkara’ ziklora batutako kulturgileek (2018-10-08)
-
'Euskara ala ezkara, Elgoibartik Euskal Herrira' webgune berria martxan dago (2018-10-08)