Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, gaur sarean egotea ezinbestekoa dela nabarmendu dute guztiek, eta ingurune digitalean gauden ala ez gauden galderarentzako erantzun ezberdinak daudela ohartarazi dute, datuekin lagunduta. Puntu.eus domeinuaren, eta gure inguru digitalean sortutako hainbat proiekturen berri ere eman dute, hala nola, Gabi de la Mazaren Txantxangorria karaoketeka eta Euskarazko Kode Poesia Laborategiaren berri. Ekitaldia, hasi eta amaitu, musikarekin egin dute. Jokin Trikitixak hasi du, eta bukatu, Ines Osinaga eta Lorea Argaratek, Mauriziak ez dau inor hil kontzertuarekin. Gaurkoak eman duenaren laburpena BARRENen papereko edizioan emango dugu barikuan, eta jardunaldiko kronika eta bideoak Euskara ala ezkara webgunean eskegiko ditugu, prest izan bezain laster.
∞Lotura duten albisteak
- Euskarak mundu digitalean duen presentzia eta eragina aztertuko dute aurtengo Euskara ala ezkara zikloan (2019-07-04)
- Bideoa: Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ OSORIK (2018-12-04)
- 'Euskara ala ezkara' zikloko kronikak eta ikusentzunezkoak sareratu ditugu (2018-11-06)
- Euskararik gabe ez garela berretsi dute ‘Euskara ala ezkara’ ziklora batutako kulturgileek (2018-10-08)
-
'Euskara ala ezkara, Elgoibartik Euskal Herrira' webgune berria martxan dago (2018-10-08)