San Anton pilota txapelketako finalerdiak jokatuko dituzte barikuan eta zapatuan

Barren.eus 2022ko urt. 5a, 11:13

Lagunak Pilota Eskolak antolatzen duen San Anton Pilota Torneoko finalerdiak jokatuko dituzte, barikuan eta zapatuan, Ikastolako frontoian.

Bi egunetako jaialdiak 22:00etan hasiko dira, eta ez dute sarrerarik kobratuko. Barikuan, urtarrilaren 7an, Egiguren eta Iztueta bikotea Aranbarrik eta Belokik osatutako bikotearen aurka lehiatuko da promesen arteko norgehiagokan, eta seniorretan Murua eta Arbizu bikoteak Alberdik eta Aizpuruk osatutakoa izango du aurkari.

Zapatuko finalerdietan beste bi partida jokatuko dituzte, promesa mailakoa (Irribarria II - Eskuza / Amiano - Ugartemendia) eta seniorretakoa (Mata - Morgaetxebarria / Exposito - Irazustabarrena).

2022 01 05 san anton pilota finalerdiak lagunak kartela

∞Lotura duten albisteak: