Kimeli eta Jebitok kenyarrak gailendu dira euritan eta lokatzarekin jokatu duten Mugertza krosean

Barren.eus 2022ko urt. 9a, 17:38

Iazko hutsunearen ostean, krosa atletismoko proba berezi eta gogorrenetarikoa egiten duten ezaugarri guztiekin itzuli da Mugertza krosa. Euria barra-barra ari zela jokatu dituzte lasterketa guzti guztiak, eta bi lasterketa nagusietan atleta kenyarrak moldatu dira ondoen Mintxetako zirkuitu lokaztuan: Edimah Jebitok emakumezkoetan, eta Nicolas Kipkorir Kimelli gizonezkoetan.

Maskaren eta koronabirusa ez hedatzeko segurtasun neurrien edizioa izan da aurtengoa, baina eguraldia ere batu da atletismoaren festara eta dezente zaildu du atleten ibilera. Ohiko aldapez gainera, lokatz guneak eta tamainako potzuak aurkitu dituzte ibilbidean. Behean bustia eta goitik euria etengabe. Harmailetatik kanpo zeuden ikusleentzat ere ez da erraza izan krosa jarraitzea, euriari haizea ere gehitu baitzaio azken lasterketetan. Krosa benetan gogoko duten lagunak izan behar derrigorrean igerilekuen inguruan batu diren lagunak.

Lehiari dagokionez, faborito nagusiak ez ziren bi atleta keniar gailendu dikra senior mailako lasterketetan. Emakumezkoetan Edimah Jebitok (Kenya, 2001) izan da azkarrena. 20 urteko atleta kenyarrak aurkari guztiak atzean laga ditu aurreneko itzuli luzearen amaieran, eta bakarrik helmugaratu da. Irabazleak 26 minutu eta sei segundoan osatu du 7.621 metroko ibilbidea. Beatrice Chebet keniarra izan da bigarren (26:18), irabazlearengandik 12 segundura; eta, Prisca Chesang ugandar gaztea -19 urte ditu- sailkatu da hirugarren (26:33). 2017an Mugertza krosa irabazi zuen Senberi Teferi etiopiarra laugarren izan da gaurkoan. Lehen zortzi sailkatuak afrikarrak izan dira eta Ingalaterrako selekzioko hiru kide sailkatu dira 9. postutik 11. postura.
 • Lehia estua gizonezkoetan
Gizonezkoen lasterketa nagusia irekiagoa izan da eta ez da amaierara arte erabaki. Azken metroetara arte elkarrekin izan dira Nicholas Kipkorir Kimeli (Kenya, 1998) eta Addissu Yihume (Etiopia, 2003), baina Kimeli indartsuagoa izan da gaurkoan, eta sei segundoko aldea atera dio helmugan Yihuneri. Kimelik laugarren egin zuen Tokioko Olinpiar Jokoetan, 5.000 metroko lasterketan. Rogers Kibet sailkatu da hirugarren postuan, lasterketaren buruan hainbat kilometroan joan den ugandar gaztea. Gogotik saiatu da aurkariak atzean lagatzen, baina amore eman behar izan du azkenean eta irabazlearengandik 18 segundora helmugaratu da. (hona lasterketa guztietako sailkapenak)

2022 01 09 MUGERTZA Krosa 78 elgoibar kimeli helmuga barren

2022 01 09 MUGERTZA Krosa 78 elgoibar lokatzetan barren

2022 01 09 MUGERTZA Krosa 78 elgoibar lokatzetan b1 barren

2022 01 09 MUGERTZA Krosa 78 elgoibar emakumeak aldapangora barren

2022 01 09 MUGERTZA Krosa lasterketak giz 3rak barren

2022 01 09 MUGERTZA Krosa lasterketak mechal barren

2022 01 09 MUGERTZA Krosa lasterketak tamayo torres pozik barren

2022 01 09 MUGERTZA Krosa 78 elgoibar lokatzetan 1 barren

2022 01 09 MUGERTZA Krosa lasterketak gaztetxoak barren harmailatzean

2022 01 09 MUGERTZA Krosa lasterketak euria lokatza b barren

2022 01 09 MUGERTZA Krosa 78 elgoibar panoramikoa barren

2022 01 09 MUGERTZA Krosa 78 elgoibar helmugan pozarren barren

2022 01 09 MUGERTZA Krosa 78 elgoibar podum giz barren

 

∞Lotura duten albisteak: