Elgoibarren 675. urteurrena gaitzat hartuta orri-markagailu lehiaketa antolatu dute

Barren.eus 2022ko urt. 13a, 15:05

Gotzon Garate Udal liburutegiak orri-markagailu lehiaketaren bosgarren ekitaldia antolatu du, eta Elgoibarren 675. urteurrena aukeratu dute orri-markagailuak egiteko gaitzat.

Hilaren 28ra arteko epea dago orri-markagailu lehiaketan lanak aurkezteko, eta Elgoibarren erroldatutako edo bertan ikasten duten haur eta gazteek parte hartu dezakete, bi mailatan banatuta: LH5era artekoak eta LH6tik aurrera.

Orri markagailuek 210 mm.-ko luzeera eta 50 mm.-ko zabalera izan behar dute eta paperean edo pdf formatuan aurkeztu behar dira Gotzon Garate Udal liburutegian edo liburutegia@elgoibar.eus helbidean izen-abizenak eta ikasturtea adieraziz, markagailuaren atzeko aldean edo mezuan. (ikus oinarriak)

Maila bakoitzeko sarituak tablet bat jasoko du eta lanak liburutegiak argitaratuko dituen aurtengo markagailuetan agertuko dira.

∞Lotura duten albisteak: