Aurkeztutako lanak horrenbeste izanik, irabazlea aukeratzea ez dela lan erraza izan azaldu dute antolatzaileek. Egur Arte Tailerreko irakaslea den Usue Egia eta Gemma Monreal margolari elgoibartarra aritu dira epaimahai lanetan, eta 7 urteko Nahikari Alzibarrek eta 14 urteko Irene Rodriguezek aurkeztutako orri markagailuak saritu dituzte. Horiexek izango dira beraz Gotzon Garate Udal Liburutegiko orri markagailuak. Hona hemen:
∞Lotura duten albisteak: