Antolatzaileek esan dutenez, jende askok hartu du parte, eta Gemma Monreal eta Paula Heras epaimahaikideek lan handia eduki dute irabazleak aukeratzerako orduan. 400 lan baino gehiago aurkeztu ziren lehiaketara, eta horietako hiru saritu dituzte, Irati Uzkudunek, Aitana Luquek eta Ortzi Rodriguezek aurkeztutako orri markagailuak, hain zuzen ere. Saritzat tablet bana jaso dute. Hona hiru lan irabazleak:
∞Lotura duten albisteak:
- Orri markagailuen lehiaketa antolatu du liburutegiak (2019-01-16)