Douaa El Morabet eta Irati Uzkudunen orri markagailuak saritu dituzte

Barren.eus 2020ko mar. 4a, 15:20

Gotzon Garate Udal Liburutegiak orri markagailuen lehiakta antolatu du hirugarren urtez, eta atzo egin zuten sari banaketa ekitaldia. Maite Maiorak banatu zizkien sariak.

Bi ume izan dira sarituak, 7 urteko Douraa El Morabet eta 15 urteko Irati Uzkudun. Azken honek, Uzkudunek, iazko lehiaketan ere eskuratu zuen saria. Egur tailerreko irakasle Paula Herasek eta Gemma Monreal margolari elgoibartarrak osatuko dute epaimahaia. Maila bakoitzeko sarituek tablet bat jaso dute saritzat. 

Saritutako lanekin aurtengo orri markagailuak argitaratu dituzte.

2020 03 03 orrimarkagailusarituak elgoibar liburutegia