Maiatzaren 15ean jokatuko dute Jose Gurrutxaga Krosa

Barren.eus 2022ko mar. 16a, 12:13

Bi urtean egin gabe egon ostean, Elgoibar Ikastolak maiatzaren 15erako antolatu du Jose Gurrutxaga krosaren 27. ekitaldia.

Jose Gurrutxaga Krosa antolatzeaz arduratzen den batzordeak ohartarazi duenez, aurtengo ediziorako izen-ematea aldez aurretik bakarrik egin ahal izango da, eta hortaz, egunean bertan ez da izena emateko aukerarik izango. Ikasleen inskripzioa ikastetxeetan egingo dute, baina 16 urtetik gorako guztiek galdetegi bat (HEMEN) bete beharko dute izena emateko, martxoaren 21era bitartean. (informazio osoagoa elgoibarikastola.eus)

Umeak distantzia desberdinetan lehiatuko dira, adinaren arabera: Hala 328 metroko ibilbidea osatu beharko dute Lh 1 eta 2. mailakoek. 609 metrokoa LH 3. eta 4. mailakoek eta 943 metrokoa LH 5. eta 6. mailakoek. Helduen ibilbideak 3613 metro izango ditu.

 • Bideoa
Pandemiagatik bi urtean antolatu ezin izan duten Jose Gurrutxaga krosari buruzko bideoa sortu zuen Elgoibar Ikastolak. Krosaren sorrera eta orain arteko ibilbidea laburbiltzen ditu bideoak, hainbat protagonisten lekukotzekin. Hemen ikus dezakezue bideoa: https://barren.eus/komunitatea/elgoibar-ikastola

2022 03 16 jose gurrutxaga krosa elgoibar 2019 errosarion BARREN

∞ Lotura duten albisteak:

 

 • Ikus hemen azken urteetako krosak: