Joan den urtarriletik aritu dira lehian 2022ko Mutrikuko Binakako Pala Txapelketan lehiatu diren bikoteak. Mutriku eta inguruetako herrietako palistak lehiatu dira, horien artean elgoibartarrak ere bai. Guztira 34 bikotek hartu dute parte, hiru kategoriatan banatuta: 8 bikotek lehiatu dute 1.mailan, 12 bikotek 2. mailan eta 14 bikotek 3. mailan.
Joan den zapatuan jokatu zituzten hiru kategorietako finalak. Lehen mailakoan, Gorka Lizarraldek eta Kepa Arrizabalagak Jokin Aizpuru eta Erleaga izan zituzten aurkari. Partida parekatua jokatu zuten, eta ordu eta erdi inguruko lehia gogorraren ostean 21 eta 25 irabazi zuten Lizarraldek eta Arrizabalagak, 21na berdinduta egon eta gero.
Hirugarren mailako finalean lehiatu zen Martin Urigoitia elgoibartarra, Julenekin bikotea osatuz, baina ezin izan zieten Fermin eta Iosuk osatutako bikote mutrikuarrari irabazi. 25 eta 14 irabazi zuten finala.
Bigarren mailako finalean Joxemi eta Ametza bikote mutrikuarra gailendu zen.
∞Lotura duten albisteak: