Lagunak taldeko palistek Udaberri txapelketa irabazi dute

Barren.eus 2022ko mar. 21a, 10:35

Udaberri txapelketako azken partida zaila aurreikusten zuten Lagunak pilota eskolako ordezkariek, aurkarien frontoian jokatu baitzuten finala, Astigarragan.

Gipuzkoako Udaberri Txapelketako gomazko paletako binakako finala jokatu zuten, aurreko barikuan, Astigarragan. Lagunak taldeko Kepa Arrizabalagak eta Mikel Arrietak Astigarragako Mundarro taldeko bikotea, Alain Agirrek eta Beñat Zubiarrainek osatutakoa, izan zuen aurkari, eta elgoibartarrak gailendu ziren, 17 eta 25.

Asier Gurrutxagak eta Mikel Arrietak hasi zuten txapelketa, baina Gurrutxagak min hartu zuen eta Kepa Arrizabalagak ordezkatu du finalerdietan eta finalean. Hortaz, hiruren artean eskuratu dute Lehen Mailako txapela.

 

∞Lotura duten albisteak: