Asier Gurrutxagak eta Ander Condek osatutako bikotea 25 eta 21 gailendu zen Landak eta Koldok osatutako bikotearen aurkako finalean.
Joan den azaroaren 26an hasi zuten Igeldoko Herri Kontseiluak eta Pelota Elkarteak elkarlanean antolatzen duten III. Neguko Pala Txapelketa, eta 42 bikote aritu dira lehian, horietako zazpi emakumezkoen txapelketan eta gainerakoak gizonezkoenean, bi mailatan banatuta, Lehenengo Maila eta Bigarren maila.