Udaberri Sariko finala jokatuko dute Kepa Arrizabalagak eta Mikel Arrietak

Barren.eus 2022ko mar. 17a, 14:46

Lagunak eskolako palistek Udaberri Txapelketako gomazko paletako binakako finala jokatuko dute Astigarragan.

Udaberri txapelketako larruzko paletako eta gizonezkoen gomazko paletako finalak jokatuko dituzte asteburu honetan. Barikuan, martxoak 18, jokatuko dute gomazko paletako finala, 19:30ean, Astigarragan. Mundarro taldeko Alain Agirrek eta Beñat Zubiarrainek osatutako bikoteak Lagunak pilota eskolako bikotea osatuko duten Kepa Arrizabalagaren eta Mikel Arrietaren aurka jokatuko dute finala.

Arrizabalagak eta Arrietak Euskal Jolas taldeko Berasaluce eta Barinagarrementeria kanporatu zituzten finalerdietan. Lagunak elkarteko bikotea 18 eta 25 gailendu zen, aurreko barikuan, Debako Aldats pilotalekuan jokatutako partidan.

∞Lotura duten albisteak: