Lagunak Pilota Eskolako Gorka Lizarraldek eta Kepa Arrizabalagak osatutako bikoteak Aizpuru-Epelde bikote azkoitiarra izango du aurkari Lehen Mailako finalean. Lizarraldek eta Arrizabalagak Salaberria eta Huegun kanporatu zituzten finalerdietako lehian, joan den zapatuan, partida 25 eta 15 irabazita. Bigarren mailako finala jokatuko du Mikel Arrieta elgoibartarrak Salegi zumaiarrarekin bikotea osatuz. Lesakako Mitxelena eta Garbisu izango dituzte aurkari.Urtarriletik hona jokatu den txapelketa entzutetsu honetan 74 bikotek hartu dute parte, hiru mailatan banatuta. Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako bikoteek hartzen dute parte.
Lagunak taldeko palistak denboraldi aparta egiten ari dira, orain arte txapelketa bat baino gehiago irabazi baitituzte eta txapel berri bat buru gainean jartzeko aukera izango dute Arrizabalagak, Lizarraldek eta Arrietak maiatzaren 14an.
∞Lotura duten albisteak:
- Lizarralde eta Arrizabalaga gailendu dira Mutrikuko pala txapelketan (2022-03-29)
- Lagunak taldeko palistek Udaberri txapelketa irabazi dute (2022-03-21)
- Gurrutxaga eta Conde gailendu dira Igeldoko pala txapelketan (2022-03-14)
- Udaberri Sariko finala jokatuko dute Kepa Arrizabalagak eta Mikel Arrietak (2022-03-17)