Bi ordu eta erdiko lehiaren ostean txapelak ihes egin die Arrizabalagari eta Lizarralderi

Barren.eus 2022ko mai. 17a, 12:42

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiaren finalak jokatu zituzten, joan den zapatuan, Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Hiru palista elgoibartar lehiatu ziren horietan.

Girizia Kultur, Jolas eta Kirol Elkarteak antolatutako Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia jokatu dute Oiartzunen, urtarriletik hona. Nafarroa, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 74 bikotek hartu dute parte, -hiru mailatan banatuta gizonezkoek-, eta joan den zapatuan jokatu zituzten 38. edizioko lau finalak: Gizonezkoen hirurak eta emakumezkoena.

Gizonen lehen mailako finalean Gorka Lizarraldek eta Kepa Arrizabalagak osatutako bikoteak Aizpuru-Epelde bikote azkoitiarra izan zuen aurkari. Emozio eta parekotasun handiko finala jokatu zuten, eta bi ordu eta erdian lehian aritu ostean azkoitiarrak gailendu ziren, 23-25eko emaitzarekin. Garaipenak gutxigatik ihes egin dien arren, pozik daude  Arrizabalaga eta Lizarralde, makina bat txapel irabazi baitituzte sasoi honetan.
Bigarren mailako finala jokatu zuen Mikel Arrieta elgoibartarrak ere ezin izan zuen irabazlearen txaopelik jantzi. Arrietak Salegi zumaiarrarekin osatu du bikotea txapelketa honetan, eta finalean Lesakako Mitxelena eta Garbisu izan zituzten aurkari, eta Lesaka aldera joan ziren txapelak, nafarrek 16-25 irabazi baitzuten finala.
Lertxundi-Arruti Orioko bikoteak irabazi zuen hirugarren mailako finala; eta, emakumeetan Aiako Eizmendik eta Hernaniko Balerdik osatutako bikoteak lortu zuen garaipena.

2022 05 14 pala lizarralde arrizabalaga EH txap oiartzun

2022 05 14 pala lizarralde arrizabalaga EH txap oiartzun 2

2022 05 14 pala EH txap oiartzun Arrizabalaga lizarralde saribanaketa madalensoro

2022 05 14 ehpala txapelketa oarsoaldea hitza

∞Lotura duten albisteak: