Kirolean zentratuko da 'Euskara ala ezkara' zikloko aurtengo jardunaldia: 'Euskara ala Ezkara kirolean?' izenburua izango duena. Aurreko urteetan baino goizago izango da, urrian egin beharrean irailean egingo baitute.
Zein da Elgoibarren kirolak duen dimentsioa eta eragina? Zein dira elgoibartarrok gehien egiten ditugun kirolak? Elgoibarren euskaraz egiten al da kirola? Zenbat bai eta zenbat ez? Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Kirola ere herrigintza al da? Zergatik? Zer ematen dio kirolak Elgoibarren ongizateari? Eta euskarak? Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute? Galdera horiei eta beste batzuei erantzutera etorriko dira kirol munduko hainbat lagun Elgoibarrera, irailaren 3an, zapatua. Goiz osoko jardunaldia izango da, Elgoibarko IMH ikastetxean, 9:30ean hasi eta 14:30ak arte. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak, Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta Udaleko Euskara Sailak antolatu dute aurtengo jardunaldia, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.
Hona prestatu duten egitaraua:
- 9:30: ongi-etorria eta harrera-ekitaldia
- 10:00-10:30: Elgoibarko kirol jardunaren dimentsioa eta eragina. Ramon Mujika Arkarazo.
- 10:30-11:00: Elgoibarren euskaraz egiten dugu kirola? Kristina Zuatzubizkar Arrieta eta Jone Miren Hernandez Garcia.
- 11:00-11:30: Zergatik da garrantzitsua kirola euskaraz egitea? Jone Miren Hernandez Garcia.
- 11:30: atsedena
- 12:00-12:30: Kirola ere herrigintza da. Iñaki Ugarteburu Artamendi.
- 12:30-13:00: Kirola eta euskara eskutik helduta: SD. Derioko esperientzia. Markel Baroja Laita.
- 13:00-14:00: Zelakoak dira eliteko kirolariak? Bizimodu erosoa al dute?
• Xabi Prieto Argarate.
• June Loidi Etxaniz.
• Jokin Altuna Altuna.
• Kazetaria: Joxe Mari Apaolaza Olea. - 14:00-14:30: Biba zuek! errekonozimendu ekitaldia
- 14:30: pintxo-bazkaria
• Izena emateko
Interesdunek Elgoibarko Izarran (943 741 626 / elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus) edo Elgoibarko Udal Kirol Patronatuan (943 744 415 / olaizagaharrera@hotmail.es) eman behar dute izena. Bi prezio zehaztu dituzte antolatzaileek: 15na euro ordaindu beharko dituzte pintxo-bazkarira geldituko direnek, eta 10na euro, bazkaltzen geldituko ez direnek. Elgoibarko kirol elkarte eta entitateetako kideek ez dute ordaindu beharrik izango. Uztailaren 15a da izena emateko azken eguna.
- Honako loturan datuak emanda egin daiteke IZEN-EMATEA
Antolatzaileek jardunaldian parte hartzera gonbidatuko dituzte kirolaren inguruan lanean dabiltzan hainbat lagun, besteak beste: Kirol elkarteetako lehendakari edota arduradunak, Eskola Kirola programako eragileak (ikastetxeak, guraso-elkarteak, e.a.), kirol-entrenatzaileak eta hezitzaileak, Udaleko kirol eta euskara arduradunak, kirola eta euskara bat eginda ikusi nahi duten euskaltzaleak, kirolari lotutako enpresa pribatuak; eta, orokorrean, kirolariak eta herritarrak.
∞Lotura duten albisteak:
- 'Euskara ala ezkara ertzetan?' jardunaldia bideoan (2021-10-29)
- Ertzak erdigunean, ‘Euskara ala ezkara ertzetan? jardunaldian (2021-10-22)
- Gogoetarako hari-mutur asko identifikatu dituzte 'Euskara ala ezkara ertzetan?' jardunaldian (2021-10-17)
- 'Euskara ala Ezkara Elgoibarren?' jardunaldiaren laburpen-bideoa (2020-10-15)
- Euskara ala ezkara ingurune digitalean? zikloko kronikak eta bideoak sarean dira (2019-11-05)
- Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, sarean egotea ezinbestekoa dela nabarmendu dute 'Euskara ala ezkara' jardunaldian (2019-10-05)
- Bideoa: Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ OSORIK (2018-12-04)
- 'Euskara ala ezkara' zikloko kronikak eta ikusentzunezkoak sareratu ditugu (2018-11-06)
- Euskararik gabe ez garela berretsi dute ‘Euskara ala ezkara’ ziklora batutako kulturgileek (2018-10-08)
- 'Euskara ala ezkara, Elgoibartik Euskal Herrira' webgune berria martxan dago (2018-10-08)