Arratsaldeko 17:00etarako deitu ditu ludotekak herriko umeak, kalejira prestatzeko, eta 17:30an abiatuko da Azpilgoetatik haurren kalejira. 18:30ak aldera arte, kalez kale ibiliko dira haurrak, azkeneko egunotan egin dituzten musuko eta mozorroak jantzita, eta 19:00etan batuko zaizkie Gaztelekukoak. 20:00ak aldera arte luzatuko da Akelarrea, eta gauean, 22:30ak inguruan, sua piztuko dute Herriko Enparantzan. Urtero legez, sutan erreko dituzte txar guztiak.
∞Lotura duten albisteak:
- Suaren bueltan beharrean, euritan dantzan jardun ziren atzo Mendaron haurrak (2021-06-24)
- San Joan bezperako magia Mendaroko auzoetara zabaldu dute Aker eta bere segizioak (2022-06-24)
- Ehun lagun inguruk parte hartu zuten Mendaron San Joan suaren bueltako erritoan (2019-06-25)
- Akelarre baten bueltan ospatu zuten San Joan gaua Mendaron (2017-06-24)