85 lagun inguru bilduko dira 9:30ean hasi eta 14:30ean amaituko den jardunaldian. Horietatik 65 jardunaldian izena eman dutenak dira; 10 hitzaldiak eman eta mahai-inguruan parte hartuko dutenak, eta beste seirak Biba zuek! errekonozimendu ekitaldian aitortza jasoko duten emakumeak izango dira.
Kirolari lotutako jendea da, batez ere, izena eman duena. Elgoibarko kirol elkarteetako jendea (zuzendaritzakoak, entrenatzaileak, e.a.), Eskola Kirolekoak, ikastetxeetako kirol arduradunak, eta norbanako batzuk, herrikoak eta Elgoibartik kanpokoak.
Jardunaldian landuko duten programari dagokionez, kirolaren eta euskararen gaineko lau hitzaldi emango dituzte. Pare bat esperientzia ezagutzeko aukera ere izango da, eta, gainera, mahai-inguru bat ere antolatu dute eliteko hiru kirolariren parte-hartzearekin.
Jardunaldiari amaiera emateko, 'Biba zuek!' errekonozimendu ekitaldia egingo dute. Elgoibarren kirola sustatzeko lan boluntarioan jardun duten sei emakumeri esker ona azalduko diete.
Jardunaldia Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute elkarlanean, IMH Campusen laguntzarekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzarekin.
∞Lotura duten albisteak:
- 'Euskara ala Ezkara kirolean?' jardunaldia egingo dute Elgoibarren irailaren 3an (2022-06-07)
- 'Euskara ala ezkara ertzetan?' jardunaldia bideoan (2021-10-29)
- Ertzak erdigunean, ‘Euskara ala ezkara ertzetan? jardunaldian (2021-10-22)
- Gogoetarako hari-mutur asko identifikatu dituzte 'Euskara ala ezkara ertzetan?' jardunaldian (2021-10-17)
- 'Euskara ala Ezkara Elgoibarren?' jardunaldiaren laburpen-bideoa (2020-10-15)
- Euskara ala ezkara ingurune digitalean? zikloko kronikak eta bideoak sarean dira (2019-11-05)
- Hizkuntzaren iraupena bermatzeko, sarean egotea ezinbestekoa dela nabarmendu dute 'Euskara ala ezkara' jardunaldian (2019-10-05)
- Bideoa: Harkaitz Canoren ‘Azken aurreko manifestua’ OSORIK (2018-12-04)
- 'Euskara ala ezkara' zikloko kronikak eta ikusentzunezkoak sareratu ditugu (2018-11-06)
- Euskararik gabe ez garela berretsi dute ‘Euskara ala ezkara’ ziklora batutako kulturgileek (2018-10-08)
- 'Euskara ala ezkara, Elgoibartik Euskal Herrira' webgune berria martxan dago (2018-10-08)