Azken ordukoa: Xabi Prietoren ordez, Odei Jainagak eta Iraia Iparragirrek hartuko dute parte bihar 'Euskara ala Ezkara' jardunaldiko mahai-inguruan

Barren.eus 2022ko ira. 2a, 14:06

Euskara ala Ezkara Kirolean? izango da aurtengo jardunaldiaren izenburua, eta kirola, euskara eta Elgoibar izango dira hiru osagai nagusiak. Programari dagokionez, kirolari eta euskarari lotutako bost hitzaldi, eliteko kirolarien mahai-ingurua eta 'Biba zuek!' errekonozimendu ekitaldia izango ditugu. Jardunaldia goizeko 9:30ean hasi eta 14:30ean amaituko da. 

Kirolarien mahai-inguruak azken orduko aldaketa bat izan du, eta Xabi Prieto Realeko jokalari ohiaren ordez, Iraia Iparragirre Realeko emakumezkoen taldeko kapitaina eta Odei Jainaga xabalina jaurtitzailea etorriko dira. Hortaz, hauek hartuko dute parte: Jokin Altuna pilotaria, June Loidi eskubaloi jokalaria, Iraia Iparragirre Realeko emakumezkoen kapitaina eta Odei Jainaga xabalina jaurtitzaile eibartarra. Moderatzaile lanak Joxe Mari Apaolaza kazetariak egingo ditu. Nahi duenak mahaingurura soilik joateko aukera ere izango du. 


Jardunaldia Elgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatu dute elkarlanean. IMH Campusek, urtero moduan, bere laguntza eman die, eta DanobatGroupen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza jaso dute jardunaldia antolatzeko.

2022 09 01 euskara ezkara egitaraua

∞Lotura duten albisteak: