Elgoibarko ostalariek uztailean eta irailaren 5etik 12ra bitartean eman zezaketen izena Elgoibarko Udala XII. Pintxo Lehiaketan parte hartzeko, baina gutxi apuntatu dira eta lehiaketa bertan behera lagatzea erabaki du Udalak, parte-hartzea "baxua" dela eta. 2019an egin zuten azkenengoz pintxo lehiaketa, eta 23 ostalarik hartu zuten parte. 2017an eta 2018an 26 ostalarik aurkeztu zituzten pintxoak lehiaketara.
Ostalariekin batera ekimen ezberdinak aurrera eramateko pausoak ematen jarraituko duela adierazi dute udal arduradunek.
∞Lotura duten albisteak:
- Urriaren 19tik 21era egingo dute Elgoibarko 12. Pintxo Lehiaketa (2022-09-05)
- Viento Sur tabernak irabazi du Pintxo lehiaketa bigarren urtez jarraian, eta herritarren gustukoena Mendi Bidekoa izan da (2019-06-26)
- Viento Sur tabernak irabazi du Pintxo Lehiaketa, eta herritarren pintxo gustukoena Asgi tabernakoa izan da (2018-07-04)
- Gastronomia munduko izen ezagunek osatuko dute Elgoibarko Pintxo Lehiaketaren epaimahaia, 10. urteurrena dela-eta (2018-06-18)