Tantaka tabernako pintxoa ("Lurraren eztanda") izan da bigarren sariduna, eta herritarren gustukuena, bestalde, Mendi-bide tabernako pintxoa izan da, “Ahogozatu” izeneko pintxoa.
Parte-hartzeaz balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. Ane Beitia alkateak esan du jende asko ibili dela tabernetan pintxo lehiaketak iraun duen egunetan, eta parte-hartzaileen inplikazioa eta konpromisoa nabarmendu ditu. Mieria Alonso epaimahaiko kideak, pintxoen kalitate handia nabarmendu du, eta eskerrak eman dizkie aurtengo lehiaketan parte hartu duten 23 tabernetako ordezkariei egindako lanagatik.
Pilon tabernari aipamen berezia egin dio Alonsok, tabernak 25 urte bete dituelako, eta gainera, pintxoaren prestaketan familia guztiak parte hartu duelako. Pintxoa zerbitzatzeko ontzia birziklagarria zela nabarmendu dute, eta etxeko alabak diseinaturikoa. Zorionak eman dizkie epaimahaikide guztien izenean.
Botoa eman dutenen artean, Belaustegi jatetxean bi lagunentzako menua zozketatu dute, eta Francisco Garcia Garcia izan da sariduna. Herritarrek 5.402 boto-txartel eman dituzte guztira eta batez beste, taberna bakoitzak 235 pintxo inguru saldu ditu.
∞Lotura duten albisteak:
- Viento Sur tabernak irabazi du Pintxo Lehiaketa, eta herritarren pintxo gustukoena Asgi tabernakoa izan da (2018-07-04)
-
Gastronomia munduko izen ezagunek osatuko dute Elgoibarko Pintxo Lehiaketaren epaimahaia, 10. urteurrena dela-eta (2018-06-18)
- Pintxo Lehiaketa: Malape tabernak irabazi du epaimahaiaren saria eta San Rokek herritarrena (2017-07-05)
- Viento Sur irabazle pintxo lehiaketan eta San Rokerentzat Herritarren Saria (2016-06-22)
-
Tantaka jatetxeko pintxoa saritu du epaimahaiak eta Sigmakoa izan da herritarren gustukuena (2015-06-24)
-
Gabi jatetxeak irabazi du pintxo lehiaketa eta Sigmak jaso du Herritarren Saria (2014-06-18)
- Uztargik irabazi du Mendaroko pintxo lehiaketa, bigarren urtez jarraian (2014-05-14)
- Txarridunak irabazi du Pintxo lehiaketa, hirugarrengoz (2013-07-05)
- King-Kong tabernak aurkeztutako 'Udaberriko Bakailaoak' irabazi du pintxo lehiaketa (2012-06-28)
- Gabi jatetxeko Mozzarella Meteoritoa nagusi hirugarren pintxo lehiaketan (2011-07-06)
- Txarridunak irabazi du bigarren urtez Pintxo lehiaketako sari nagusia (2010-07-02)
- Pintxo onenak 'Paulaner Txarriduna' eta 'Gabi' jatetxeek egin dituzte (2009-07-01)
- Arrakastak irentsi du estreinako Pintxo Lehiaketa (2009-07-01)
- Pintxoak euro baten truke Gurean Bai I. Pintxo Lehiaketan (2009-06-19)