Mugertza krosa urtarrilaren 8an jokatuko dute

Barren.eus 2022ko ira. 21a, 12:52

Juan Muguerza Nazioarteko krosaren 79. ekitaldia 2023ko urtarrilaren 8an jokatuko dela jakitera eman dute antolatzaileek.

Mintxeta Atletismo Taldeko arduradunek azaldu dutenez, Mugertza krosak World Cross-Country Gold kategoria izango du berriro ere, World Athletics federakuntzak kros onenei ematen dien maila. "Krosa jokatzeko falta diren lau hilabeteotan erakundeekin, babesleekin eta laguntzaileekin nekaezin lan egiten saiatuko gara, lortutako mailari eusteko eta Elgoibar nazioartean erreferente izan dadin. Mintxetan ikusiko dugu elkar 2023ko urtarrilaren 8an", esan dute.

∞Lotura duten albisteak: