Saritutako zenbait sarik agertu gabe jarraitzen zutela ohartarazi zuten Txankakua merkatarien elkarteko arduradunek otsail hasieran. Azken dei horrek eduki du eragina eta sari bakar bat gelditu da eman gabe azkenean. Eguberrietatik otsailaren 9ra bitarteko epea eduki dute sarituek saritutako txartela aurkezteko. Sarituek gaur egin duten sari banaketa ekitaldian jaso dituzte Txankakuako dendetan gastatzeko erosketa-bonoak.
Iban Barrenetxearentzat eta Ainhoa Isasirentzat izan dira sari nagusiak, 500 euroko bi sari. Honako zazpi lagunek 100 euroko sariak jaso dituzte:
- Nadia Nuñez
- Ana Casquero
- Juanjo Carrara
- Maitane Gallastegi
- Miguel Panizo
- Karmelo Lopez
- Esther Lopez
∞Lotura duten albisteak: