Sarituek jaso dituzte Txankakuak zozkatu dituen zazpi saski ekologikoak

Barren.eus 2022ko abe. 29a, 17:05

Txankakua merkatari elkarteak hainbat sari zozketatu ditu Gabonetako kanpainaren barruan, horien artean produktu ekologikoz osatutako zazpi saski, eta sarituek jaso dituzte.

Abenduaren hasieratik 22ra bitartean Txankakuaren dendetan erosketak egin zituztenek zuten zazpi saskien zozketan parte hartzeko aukera eta honako zazpi lagun hauek izan dira sarituak:

  • Tania Sanz
  • Cristina Arizmendiarrieta
  • Rosa Mata
  • Nekane Etxeberria
  • Yolanda Rumayor
  • Agurtzane Unamuno
  • Nekane Altube

 

 • 1.800 euro
Era berean, hamar erosketa-bono zozkatuko ditu Txankakuak, 500 euroko bi eta 100 euroko zortzi: 1.800 euro orotara. Txankakuaren dendetan erosten dutenek parte hartu ahal izango dute. Urtarrilaren 9an egingo dute bonoen zozketa, notario aurrean.

 • Txu-txu trena
Horrez gain, urtarrilaren 3an txu-txu trena ibiliko da herriko kaleetan, 11:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 19:30era. Txankakuako maskotak ere irtengo dira kalera, eta leialtasun opari txikiak banatuko dituzte. Izan ere, Txankakuak saltoki txikien garrantzia nabarmendu nahi du Gabonetako kanpaina antolatuta. Herriko dendariek ematen duten konfiantza eta hurbiltasuna azpimarratu dituzte, eta gogora ekarri dute merkataritza txikiak herriari bizia ematen diola. Kanpainari ikusgarritasuna emateko, Txankakuako denden atarian alfonbra gorria eta lorontzia jarri dituzte.

2022 12 23 txankakua zozketa txu txu