Domekan, martxoaren 26an, jokatuko dute probaren 28. ekitaldia, 10:30etik aurrera. Ohi duten moduan, adinka eta sexuka banatuko dituzte haurrak korrikarako, eta hamalau lasterketa izango dira guztira.
- Lehenengoak, 2016an eta 2015ean jaiotakoak, 10:30an abiatuko dira, lau taldetan banatuta, eta 328 metroko distantzia egingo dute korrika.
- Orduerdira, 2014an eta 2013an jaiotakoak irtengo dira eta 609 metro egingo dituzte korrika.
- 11:30ean abiatuko dira 2012an eta 2011an jaiotakoak eta hauek kilometro bat baino zertxobait gehiago egingo dute korrika, 1.193 metro.
- Hamahirugarren lasterketa 2007, 2008, 2009 eta 2010ean jaiotako neska-mutilena izango da. 12:00an irtengo dira, eta 1.423 metroko ibilbidea egingo dute.
- Nagusiagoek, 2006. urtetik aurrera jaiotakoek, hiru itzuli eman beharko dizkiote zirkuituari, 3.613 metro osatzeko. Horiek 13. lasterketarekin batera aterako dira, 12:00an.
Iazko kroseko laburpen bideoa:
• Ikus hemen azken urteetako krosak: