Donostirantz eta Azkoitirantz doazen autobusak hartu nahi dituztenek Guasseko aparkalekuaren ondoan dagoen geltokian izango dute behin-behineko autobus geltoki nagusia (ikus beheko planoan), urriaren 2tik aurrera.
Oraingoz ez dakite zehatz mehatz geltoki aldaketa hau noiz arte egongo den indarrean. "King Kong zubia eraberritzeko lanak aurreratuta daudenean, eta autobus-geltokiaren segurtasuna bermatuta dagoenean itzuliko da geltokia lehengo lekura", adierazi dute Udaletik. Azaldu dutenez, aldaketa hori beharrezkoa da lanek dirauten bitartean herritarren segurtasuna eta ongizatea bermatu ahal izateko.
Obren eraginez Andonaegi etxea eta King-kong zubi azpiko autobus geltokia lotzen dituen bidea ere itxita dago.
∞Lotura duten albisteak:
- Urazandiko autobus geltokirako oinezkoentzako bidea aldi baterako itxita egongo da, zubia berritzeko obrak direla-eta (2023-09-19)
- Astelehenean hasiko dute King Kong zubia berritzeko obraren lehen fasea (2023-09-14)
- Sei enpresa aurkeztu dira King Kong zubia birmoldatzeko lehiaketara (2023-05-15)
- King-Kong pareko zubiak ez daukala arriskurik jakinarazi dute Udaletik (2022-09-07)
- King Kong zubia eraberritzeko proiektua Injelan enpresak idatziko du (2022-02-23)
- King Kong zubia herritar guztientzat irisgarriago egiteko proiektuaren idazketa lizitatuko du Udalak (2021-12-22)
- King-Kongeko zubiaren irisgarritasuna hobetzeko ikerketa egingo dute (2019-11-13)
- Zabalik dago King-Kong zubia, berritze lanak bukatu ostean (2015-02-12)