Leire eta Arkaitz Egaña neba-arrebek ezin izan zituzten errepikatu Debabarrenako eta Gipuzkoako ehiza txapelketetan lortutako emaitzak Gipuzkoakoan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ehiztari onenak Zanbranan elkartu ziren, joan den urriaren 8an, Euskadiko txapelketan lehiatzeko, eta bi ehiztari arabar izan ziren onenak. Gizonezkoetan Luis Corada del Valle gailendu zen, 9 eper ehizatuta. Arkaitz Egaña eta David Conde elgoibartarrak bosgarren eta seigarren postuetan sailkatu ziren, hurrenez hurren, eta ez zuten lortu Espainiako txapelketarako sailkatzea.
Emakumezkoetan Leire Egañak ezin izan zion iaz lortutako tituluari eutsi, Uxue Olabe arabarrak lortu baitzuen garaipena, lau eper eta beste lau galeper ehizatuta. Egañak bigarren egin zuen, bi eper eta bi galeper ehizatuta.
• Espainiako txapelketan
Euskadiko txapelketan lortutako emaitzari esker, Euskadiko Ehiza Federazioa ordezkatu zuen Leire Egañak Espainiako Ehiza Xehe Txapelketan. Joan den asteburuan, urriaren 13an eta 14an jokatu zuten emakumezkoen Espainiako Ehiza Xehe Txapelketa Murtziako Yecla herrian. 31 ehiztari lehiatu ziren eta Extremadura ordezkatu zuen Miriam Martinezek irabazi zuen txapelketa. Leire Egaña 9. postuan sailkatu zen, eta hala, ezin izan zuen ondu iaz lortutako laugarren postua, edota 2018an eta 2019an lortutako bigarren postuak ondu.