Iaz moduan txapeldunorde izatea lortu du Leire Egaña ehiztari elgoibartarrak Espainiako Ehiza Xehe Txapelketan. Hemen inguruan jokatzen dituen txapelketetan aurkari gutxi izaten du, ez baitira horrenbeste ehiza lehiaketetan aritzen diren emakumeak. Aldiz, Espainiako txapelketan 20 emakume lehiatu ziren. Anabel Romero ehiztari andaluziarra gailendu zen, 1050 puntu batuta. Romerok bi untxi eta eper bat ehizatu zituen. Leire Egañak 550 puntu batu zituen, eper bat ehizatuta. Maria Dolores Abellan sailkatu zen hirugarren postuan, 550 punturekin. Leire Egaña duela hiru urte hasi zen lehiatzen ehiza txapelketetan eta Euskadiko hiru txapelketa irabazi ditu orain arte, jokatu dituen denak eta Espainiakoan lehiatu den hiru aldietan bi aldiz izan da txapeldunorde.
• Arkaitz Egaña ez zen finalerako sailkatu
Euskadiko txapelketa irabazi eta gero, Arkaitz Egañak Espainiako txapelketako finalerdietan lehiatu zen. Joan den azaroaren 23an jokatu zuten Albaceteko Munera herrian, eta 12. postuan sailkatu zen Egaña, finalera sailkatu zirenetatik kanpo, beraz (ikus sailkapena -PDF-). Finalerdietan bigarren postua lortu zuen Ricardo Ramosek irabazi zuen zapatuan Espainiako txapelketa.
∞Lotura duten albisteak
- Egañatarrak nagusi Euskadiko Ehiza Xehe Txapelketan (2019-10-14)
- Egañatarrak podiumera igo dira berriro, Gipuzkoako Ehiza Xehe Txapelketan oraingoan (2019-10-07)
-
Joxe Mari, Arkaitz eta Leire Egaña gailendu dira Elgoibarko Ehiza Xehe Txapelketan (2019-03-04)
- Leire Egaña txapeldunorde Espainiako Ehiza Xehe Txapelketan (2018-12-10)
- Ehiza familian, egañatarren saga (2018-11-09)
- Leire Egaña eta Mauro Gonzalez txapeldun eta Arkaitz Egaña txapeldunorde Euskadiko Ehiza Xehe Txapelketan (2018-10-22)
- Gipuzkoako Ehiza Xehe Txapelketako txapelak Elgoibarrera eta Mendarora (2018-10-08)
- Arkaitz eta Leire Egaña anai-arrebak nagusi Debabarreneko Ehiza Xehe Txapelketan (2018-09-24)
-
Leire Egaña Euskadiko txapeldun, ehiza-ibilbide modalitatean (2018-07-09)
-
Txapel guztiak etxera eramateko gutxi falta izan zitzaien egañatarrei (2018-03-06)