Sasoi betean hasi dute egañatarrek ehiza txapelketen denboraldia. Debabarrenekoan gailendu ostean, Gipuzkoako Ehiza Xehe Txapelketan ere eurak izan dira onenak senior mailan. Gizonezkoetan Arkaitz Egañak lortu zuen tituloa, zortzi eper eta galeper bat ehizatuta. Irabazten duen Gipuzkoako laugarren txapelketa da honakoa Arkaitz Egañarentzat. David eta Carlos Conde anai elgoibartarrak ere lehiatu ziren Gipuzkoako txapelketan. Bosgarren postuan sailkatu zen David eta 10. postuan Carlos.
Senior emakumezkoetan Leire Egaña izan zen irabazlea, bi eper eta hiru galeper ehizatuta. Gipuzkoako seigarren titulua du.
Seniorretan lehen bost postuetan sailkatu ziren ehiztaiek lortu dute Euskadiko txapelketan aritzeko sailkatzea. Urriaren 8an jokatuko dute Euskadiko Ehiza Xeheko Txapelketa, Zanbranan.