Plataformatik jakitera eman dutenez, 3.000 sinaduratik gora batu dituzte dagoeneko, eta beraien helburua 10.000ra iristea da. Batutako sinadurak Eusko Legebiltzarrera eramango dituzte ondoren, Eusko Jaurlaritzari eskatzeko hasieran proposatutako proiektua berreskuratzeko, hasierako egitasmo hartan Altzolako tren geltokia mantetzen zelako. "Onartua zegoen proiektua, Eusko Jaurlaritza, Udala eta herriko bizilagunon artean adostua, eta aldizkari ofizialean ere argitaratu zuten. Aldiz, gero etorri den proiektu berri hau inongo adostasunik gabe onartu dute, lizitazioan jasotzen ziren oinarriak bete gabe eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu gabe, errekurtsoak aurkezteko aukera kenduz. Eta hori guztia 2014an 254.000 euroko balioa zuen geltoki proiektuaren kostua 'aurrezteko' edo", adierazi dute.
11:00etatik aurrera arituko dira sinadurak batzen, Kalebarren plazan.
∞Lotura duten albisteak:
- Altzolako trenbide sahiesbidea egiteko obrak hasi ditu Euskal Trenbide Sareak (2023-10-04)
- Pankartak kendu dizkietela salatu dute Altzolako tren geltokiaren aldeko plataformatik (2023-09-21)
- Sinadura kanpainarekin bat egin duten herritarrei eskerrak eman dizkiete Altzolan tren geltokia bai plataformakoek (2023-05-16)
- Altzolako tren geltokia mantentzearen aldeko sinadurak batzen hasi dira 'Tren geltokia bai' plataformakoak (2023-04-27)
- 'Tren geltokia bai' plataforma sortu dute Altzolan, tren geltokia kendu ez dezatela eskatzeko (2023-03-23)
- Euskal Trenbide Sareak Altzolako trenbide saihesbidea lizitatuko du, 12 milioi eurorengatik (2022-10-05)