Euskal Trenbide Sareak Altzolako trenbide saihesbidea lizitatuko du, 12 milioi eurorengatik

Barren.eus 2022ko urr. 5a, 18:55

Euskal Trenbide Sarearen kontratazio-mahaiak Altzolako saihesbidea eraikitzeko lizitazioa atera du, 12 milioi euroren truke eta 20 hilabeteko epean gauzatzeko.

Arriaga industrialdearen eta Altzola auzoaren arteko trenbide trazadura Deba ibaiarekiko paraleloan doa gaur egun, eta puntu horretan meandro bat egiten du. Horrela, lizitazioan, 500 metro luzeko trenbide bikoitza duen tunel bat eraikiko dute, horietatik 454 meategian eta 48 tunel faltsuan.

Obra honek, ibilbidea murrizteaz gain, bidaiarien eta merkantzien unitateak gurutzatzea ahalbidetuko du, eta trenbidearen zerbitzu-ahalmena handituko da. Izan ere, gaur egun noranzko bakoitzean 60 minutuz behin zirkulatzeko aukera ematen du, eta sahiesbide honi esker 30 minutuz behingo zirkulazioetara igaro ahal izango da. Era berean, tunela eraikiz gero, bi trenbide pasagune kenduko dira: Ganekukoa eta Barazetakoa. Horrela, trazadura aldatzeak egungo ibilbidea etorkizunean bidegorri gisa erabiltzeko aukera ere emango du.
Azkenik, trazadura aldatzeak egungo trenaren ibilbidea etorkizunean bidegorri gisa erabiltzeko aukera emango duela esan dute ETStik.

Elgoibarko alkate Ane Beitiak azpimarratu du Elgoibarrentzat eta Altzolarentzat apustu “estrategikoa” dela: “Jarduketak nabarmen hobetuko du tren-zirkulazioa, eta, gainera, bidegorri bat sortuko da Elgoibar eta Altzola lotuko dituena, eta, etorkizun hurbilean, Mendaroko Udalarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Altzola Mendarorekin. Garraio publikoaren eta bidegorri sarearen aldeko apustua egiten dugu, mugikortasun iraunkor eta jasangarria bultzatzeko. Egungo azpiegiturak hobetzea ere ekarriko du jarduketak”. Alkateak gaineratu duenez, Udala Altzolako bizilagunekin bildu da gaur, eguaztena, proiektua aurkeztu eta haien iritziak eta proposamenak jasotzeko.

2022 10 08 ETS trenbidea tunela mapan

2022 10 05 altzola tren geltokia