Gau Beltzaren bueltan hainbat ekintza antolatu ditu Elgoibarko Hezkuntza Mahaiak eta aurten estreinakoz antolatu duten Ihes Gela izan da horietako bat. Urriaren 25etik azaroaren 1era prestatu zuten Gaba Beltzaren gaiarekin, eta 152 ume eta helduk hartu zuten parte zortzi laguneko 19 taldetan banatuta. LH 1etik 3ra bitarteko eskola umeek gurasoekin batera hartu behar zuten parte eta inoren laguntzarik gabe sar zitezkeen Ihes Gelan LH 4tik 6ra bitarteko neska-mutilen taldeak. Misterio bera argitu behar zuten guztiek, desagertutako familia bat non zegoen aurkitu behar zuten, eta horretarako pistak familia horren laneko bulego zaharrean topatu behar zituzten, idazteko makina eta paper artean. Elgoibarko Izarraren bulego zaharra atondu zuten horretarako, gehiegi atontzeko beharrik eduki ez zuten arren. Ikerlariak itsu-itsuan ahalegindu behar ziren ikertzaile lanak egiten, ia ilunetan zegoen bulegoan.
Antolatzaileak pozik daude Ihes Gelak eman duenarekin, eta izan duen harrera beroa ikusita prest daude hurrengoa prestatzen hasteko. "Lan handia eman digu Ihes Gela prestatzeak, baina balorazio positiboa egiten dugu, lehenengoa izan denez hobetzeko asko dagoen arren".
∞Lotura duten albisteak:
- Beldurgarri hasi da gaurik beltzena (2023-10-31)
- Mamuek eta arima galduek hartu dute Mendaro (2023-10-31)
- 'Kanela, kalabaza, gatxak': Gaba Beltza lantzeko ipuina (2023-10-27)
- Gau Beltzaren bueltan hainbat ekintza antolatu ditu Hezkuntza Mahaiak urri amaierarako (2023-10-22)
- Gaba beltza... eta tropikala (2022-10-29)
- Gaba beltza antolatu dute Elgoibarko Hezkuntza Mahaiko eragileek, garai bateko usadioen usainean (2022-10-19)
- Haitzulo beldurgarrian, Katasorginaren bila (2021-11-03)
- Arimen Gaua, irudietan (2021-11-02)